IRLANDAK LORTU DU AURTENGO SIX NATIONS TXAPELKETA

Escrito por gotzon el 28 marzo, 2015. Posteado en Sin Categoria

Larunbata zoragarria errugbizaleok izan genuena. Gales, Irlanda eta Ingalaterrak aukera zuten 2015. urteko Sei Nazioetako txapelketa irabazteko. Eta azken unerarte horrela izan zen, baina azkenean eta puntu guxtiren aldeagatik irlandarrek iaz bezala txapelketa eskuratu zuten.

Erromako Stadio Olinpikoan genuen lehenengo hitzordua, Italia eta Galesen artean. Galestarrek irabazteaz gain, puntu ugari lortu behar zituzten beraien aukerak bizirik mantendu ahal izateko. Lehenengo minutuak parekatuak izan ziren, zigor kolpeen bitartez bakarrik lortzen zituzten puntuak, betiko lez Leigh Halfpennyk bere taldea hor mantentzen zuen. Jamie Robertsek lortu zuen galestarren lehenengo trya, baina honako honetan Halfpennyk huts egin zuen. Eta handik gutxira italiarrek partida berdintzea lortu eta ondorengo gauzaketaren bitartez markagailuan gainetik jartzea lortu zuten. Itxura txarragoa hartu zuen partidak Halfpennyk zelaia utzi behar izan zuenean lesio bategatik. Hala ere, atsedenaldian 13-14 galestarren alde.

Bigarren zatian, egoera errotik aldatu zen. Galestarrek partidaren bila irten ziren, eta entseguak bata bestearen atzetik etorri ziren, zazpi guztira: Liam Williams, George North (3 lortu zituen, partida ikusgarria jokatuz), Sam Warburton, Rhys Webb, Scott Williams, eta Dan Biggarren gauzaketak. Bigarren zatiko partziala 7-47 kanpokoen alde, sekulako ikuskizuna eskainiz, nahikoa izango zuten?

Aurreko partidako emaitza ikusirik, irlandarrek Eskozia mendean hartzeaz gain puntu ugari behar zituzten.  Baina BT Murrayfield Stadiumean aurkari gogorra izango zuten. Eskoziarrek aukera bakarra zuten egurrezko koilara ekiditeko!

Hasiera hasieratik Paul O´Connellek gauzak bere baitan jarri nahi zituen, eta lehen entsegua kapitainak lortu zuen, garaipenaren bidea zabalduz. Jonathan Sextonen ostikoek aldea zabaltzen joan ziren. Sean O`Brienek lortu zuen bigarren entsegua, eta Finn Russelek eskoziarren lehenengoa lortu zuen. Atsedenaldian 10-20 markagailuan, irlandarren alde, puntu alde hura ez zen nahikoa txapleketaren garaipena bermatzeko. Bigarren zaitan berdez jantzitakoek entseguen bila irten ziren eta halaxe gertatu zen.  Jared Payne, Ian Madiganek bana egin zuten, eta Sextonek zein Madiganek ostikoaren lortutakoak markagailua 10-40an uzti zuten. Irlandarrek aukera ugari zuten txapelketa irabazteko. 26 puntuko aldea zuten Ingalaterrarekiko, hau da Ingalaterrak Frantzia mendean hartzeaz gain, 27 puntuko aldea behar zuen!!

Twickenham Stadiuma bete betea genuen, txapeleketa honetako azken partida ikusi ahal izateko. Galdera bakarra zegoen argitzeko, Ingalaterra gai izango zatekeen Frantzia mendean hartzeko eta gainera 27 puntuko aldea edo gehiagokoa lortuz?

Partida ikusgarria izan zen. Nik azken urteetan gogoratzen dudan ikusgarriena. Ostikoak alde batera utziz, estatistikak eta kontu guzti horiek bazter batean geratu ziren. Talde biek amaierako marraren bila, entseguak batetik eta bestetik. Joku azkarra, indartsua, bizia, baina batez ere ikusgarria. 30 jokalariak zein ordez aritu zirenak lehen eginda. Baina batez errugbizaleentzat errugbia egoera naturalean, bizian, lehia gogorra baina bortxakeria barik.

Ingalaterrak ematen zuen une batzuetan aldea lortuko zuela, Frantziak bere benetako sena erakutsi zuen, baloia erabiltzeko duten berezko gaitasuna eta amaieran 55-35 etxekoen alde. 90 puntu, 12 entsegu guztira, Ingalaterra 7 eta Frantziak 5.

Amaieran aukera izan zuten etxekoek, baina ezin. Irlandak lortu du aurtengo txapelketa, baina hortxe egon dira Inagalaterra zein Gales.

Txapelketa ederra izan dugu, emozioz bete, pena ematen dit Galesek irabazi ez izana, joku ederra erakutsi baitute, erasoan zein defentsan. Lastima lehenengo ihardunaldia, baina hurrengoan izango da.

Hurrengo hitzordua Mundiala dugu, irailean eta urrian jokatuko dena. Faborioak? Nire ustez Zeelanda Berria eta Hego Afrika, baina ikusi behar! 

Gotzon Gomez Barrenetxea

Trackback Para tu Web.

Deje un Comentario

*

Iruzkina Berria Comentarios Recientes

  • Dani

    11/12/2014 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

  • Mogel

    05/03/2013 |

    La mejor banda sonora de la historia del Sapuzaharrak, Oso ondo Sanka!!!. ¡¡¡¡Up the irons!!!!!!Esta genial

  • poti

    03/03/2013 |

    muy muy bueno Sankaaaa ,maquinaaaaaaa

  • Dani

    15/02/2012 |

    ..y el trailer cojonudo, si que promete, aunque alguno igual esta temblando por las imagenes que puedan salir.
    Por cierto con lo de la sagardotegi recupere un par de puntos, a si que en junio podemos repetir.

  • Dani

    15/02/2012 |

    Oso, oso ,oso ona kronika, barregureaz negarrez nau. Por cierto aprovecho para dar otro diez a Jean Claude,que nos guio de dia y de noche tambien, sino alguno todavia esta dando vueltas en el metro de Paris.

Sarrera Acceso