FC BARCELONAren bisita jaso du Durango Rugby Taldeak

Ostiralean heldu ziren FC Barcelonaren errugbi saileko gazteak Durangora. Guztira 100 bat gazte zetozen sub 10, sub 12, 1ub 14 eta sub 18 mailetakoak.

Larunbata goizean Arripausueta  zelaian hainbat partida jokatu zituzten. Goizeko 10,30ean eman zitzaion hasiera ekitaldi honi, sub 10 eta sub 12 adinekoekin. Bertara ere Elorriokoak hurbildu zitzaizkigun. Ikuskizun benetan ederra gazteek eskaini zigutena, nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, euria eta haizeak jokalariak blai eginda eta gogortuak utzi baitzituen.

11,30ean 14 urte azpikoen txanda izan zen. Honetan ere indartsu eta gogotsu aritu ziren durangarrak zein kataluniarrak.

12,30ean 18 azpikoen partida jokatu zen. Jotake aritu arren, etxekoek ezinean ibili ziren eta ezin izan zuten Bartzelona mendean hartu, baina emaitza ez zen garrantzitsuena. Maila eman zuten, eta erakutsitako jokoa ederra izan zen partidako hainbat fasetan.

Ondoren, 15,00ak aldera Azokan izan zuten bazkari herrikoia, partidetan aritutako gazte guztiak, entrenatzaile, delegatu, arduradun etab… Giro ederra eta polita bizi izandakoa. Bazkari ostean sari banaketa egin zen, eta 18,30ak aldera eguneko ekintzei bukaera eman zioten.

Eguraldiak asko ez lagundu arren, errugbiaz gozatzeko aukera bikaina izan zuten Durangoko zein Elorrioko errubizaleak.



Deje un Comentario

*

Iruzkina Berria Comentarios Recientes

  • Dani

    11/12/2014 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

  • Mogel

    05/03/2013 |

    La mejor banda sonora de la historia del Sapuzaharrak, Oso ondo Sanka!!!. ¡¡¡¡Up the irons!!!!!!Esta genial

  • poti

    03/03/2013 |

    muy muy bueno Sankaaaa ,maquinaaaaaaa

  • Dani

    15/02/2012 |

    ..y el trailer cojonudo, si que promete, aunque alguno igual esta temblando por las imagenes que puedan salir.
    Por cierto con lo de la sagardotegi recupere un par de puntos, a si que en junio podemos repetir.

  • Dani

    15/02/2012 |

    Oso, oso ,oso ona kronika, barregureaz negarrez nau. Por cierto aprovecho para dar otro diez a Jean Claude,que nos guio de dia y de noche tambien, sino alguno todavia esta dando vueltas en el metro de Paris.

Sarrera Acceso